Guneak

Txitxarro dantzalekuak bi areto ditu. Areto batek, dantzalekuari izena ematen diona, Txitxarro du izena; bestea, tamaina txikiagokoa, Skamner areatoa da.

Txitxarro aretoa

Lehen solairuak hexagono baten itxura du:

  • Dj-aren kabina: 15 m2 ditu eta diskotekan barrenaldean aurkitzen da. Dj-arentzako monitoreez aparte, bozgarailuak daude pista nagusira zuzenduak.
  • Pista nagusia: 140 m2 ditu eta sorua elastikoa eta malgua den material batetakoa da, airean saltoka egotearen sentzazioa eragiten duena.
  • Barrak: Barra txikiak dira diskotekan alboetan kokatuak nondik diskoteka osoa ikusten den.
  • Erakustaltzaria: Merchandising produktuak hemen erakusten dira eta sarreraren parean dago kokatuta.
  • Arropa-armairua: Sarreraren ondoan dago.
  • Denda: Txitxarroko produktu katalogo sakonaren salmenta gunea. Arropa-armairua eta sarreraren ondoan dago kokatuta.

Bigarren solairuan Txill Aut gunea eta Txitxarroko dantzalekuko pistara ematen duen balkoi bat aurkitzen dira:

  • Txill Aut aretoa musika teknoa jartzen den lekua da, barra bat, komunak, dj-aren kabina eta dantza egiteko pista dituena. Txitxarron barruan beste sala bat egongo balitz bezala da.
  • Balkoia berriz bigarren solairuan beste aldean dago eta Txitxarroko dj-en kabina eta dantza egiteko pista goitik ikusteko aukera eskaintzen du. Hemen txitxarroko lehen solairuan entzuten den musika bera entzuten da eta barra bat ere badago.

Skamner Aretoa

Txitxarro dantzalekuaren beheko solairuan dago kokatuta eta honek, aldi berean, beste bi solairu ditu:

  • Sarrera goiko solairuan dago eta aretoaren bista panoramika eskaintzen dizun pasilo-balkoi moduko baten hasieran kokatzen zaitu. Pasillo horren amaieran, solairu nagusira jeisteko eskailera bat aurkitzen da.
  • Aretoko arropa-armairua eta denda sarrera ondoan eta pasilloaren hasieran kokatzen dira.
  • Beheko solairuan dantzalekua, Dj-ren kabina, komunak eta bi barra daude.
© 2005 Txitxarro. Eskubide guztiak babestuak   Web Mapa - Lege Oharra - Pribatutasuna - Kredituak