Txitxarro dantzalekuak 1976ko San Jose bezperan ireki zituen bere ateak. Narciso kortak festak egiteko leku egokia zela erabaki zuen Itziar herri eta bailara ezberdinen topa gune bezala ikusten baitzuen: Urola bailara, Deba, Zumaia, Zarautz.
Lehen garaietatik Txitxarro zerbaitengatik nabarmentzen bada aurrerakoia izateagatik da. Inguruko herrietan orduan erromeriak ziren nagusi pandero eta trikitixarekin. Txitxarron aldiz berbena giroa sortu zen Egan, Errobi, edo Koska bezalako taldeekin. Talde horiek beren garaian ezberdina eta aurrerakoia zen zerbait eskaintzen hasi ziren eta hori diskotekako argi eta soinuarekin ikuskizun ikusgarria bilakatzen zen. Garai hartan talde gehiago ere pasa ziren (Akelarre, Gorka Knorr, Kaxiano, bertsolariak.) Artetxen asto ospetsuak ere dantzan egin zuen Txitxarroko pistan.
Berbenen giro hau eta gero beste bat etorri zen, kontzertuena alegia. Garai hau 1988tik 1994ra doa gutxi gora behera. Garai honetan Estatu mailako talde asko eta talde internazionalak jo zuten txitxarron "eszenatoki" berezian. Izan ere eszenatokia ontzi baten itxura zuen eta pasatzen ziren taldeak berezitasun hau nabarmentzen zuten. Adibidez Sonic Youth taldeak "Deba" izeneko abesti bat du eszenatoki honen berezitasunaren omenez. Garai honetan pasa ziren taldeen izenak besteak beste: Eric Burdon, Ian Dury, Dr Fleetwood, Elliot Murphy, The Offspring, NOFX, Taures Zurdos, London Beat, Toy Dolls, Siniestro Total, Extremoduro, Itoitz, Medina Azahara, Ertzainak, Los Del Tonos.
1995.urte inguruan beste transformazio bat jasaten du Txitxarrok eta musika elektroniko eta dance musika aroa hasten da. Atzerriko nahiz estatu mailako dj asko pasa ziren aro honetan Txitxarrotik. 2000. urteko irailaren 10ean atentatu terrorista batek eraikuntza suntsitu zuen, baino bertako espiritua Oiartzungo Itzela dantzalekura pasa zen. Hiru urte Itzelan egon ondoren espiritua hori bere gorputzera bueltatu eta 2003ko Urriaren 24an Txitxarrok berriro ireki zituen bere ateak. Hemendik aurrera musika elektronikoaren aroa etorriko da, gehienbat dj atzerritarrak etorriko direlarik(Armin Van Buuren, Signum, M.i.k.e.).